Albisteak

Euskal
2011ko Urtarrilaren 12a

Euskal Diaspora Donostiako Kursaalean bilduko da datorren azaroan

Donostiako Kursaalean datorren azaroan egingo den bosgarren edizio horretan euskal diaspora ordezkatuko duten 120 delegatu espero dira

Kongresu hori ospatzearen erabakia joan den abenduaren 13an hartu zuen Euskal Elkarteen Aholku Batzordeak, besteak beste, bere funtzioen artean laurteko plana garatzea eta euskal diasporaren inguruan euskal autonomi erkidegoko erakundeei aholkuak ematea baititu.

Gaur egun, 175 euskal etxe dira munduan zehar zabaldurik daudenak eta Eusko Jaurlaritzatik dirulaguntzak jasotzen dituztenak. Euskal Autonomi Erkidegoak ere, bost delegazio ditu nazioartean, bata Bruselan, bestea Estatu Batuak, Kanada eta Mexiko hartzen dituena; hirugarrena Argentina, Brasil, Paraguay eta Uruguayn; laugarrena Txile eta Peru; eta azkenik, bosgarrena Donostian Mugaz Gaindiko Lankidetzarako.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia