Albisteak

Akitania,
2011ko Urtarrilaren 17a

Akitania, Euskadi eta Nafarroa: Gizarte Ekonomiaren mugaz gaindiko sarearen sorkuntza

Gizarte ekonomiak elkarte eta kooperatiba diren enpresak batzen ditu eta batzuk zein besteek, euren izaeran irabaziez gain beste onura batzuk dituzte helburu.

Akitaniako gizarte ekonomiako, Nafarroako enpresa elkarteko eta Euskadiko kooperatibetako ordezkariek mugaz gaindiko gizarte ekonomia sarea osatu dute.

Gizarte ekonomiaren mugaz gaindiko ikuskaritza sortzeko, estatistikak batzeko, esperientziak elkartrukatzeko, eta irizpide egokienak ikasteko bi urteko lana egingo du Sareak. Europako dirulaguntzak jasotzeko aukera izango ditu, gainera.

Gizarte ekonomiak irabazietatik gain beste helburu batzuk dituzten enpresak batzen ditu, besteak beste, euskal kooperatibak, elkarteak... eta ehun industrialaren %12 dira.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia