Albisteak

Gipuzkoako
2011ko Urtarrilaren 25a

Gipuzkoako eta Baionako Ganberek merkataritza berpizteko elkarlana egingo dute

Gipuzkoako eta Baionako Ganberek, Bidasoa Aktivarekin batera, merkataritza berpizteko eta indartzeko ekimenak elkartrukatu asmoz mugaz bi aldetako 8 udalerri elkartu dituzte Baionan egin diren topaketetan.

Ganberetako ordezkariez gain, Donostiako, Iruneko, Hondarribiako, Tolosako, Ordiziako Baionako, Biarritzeko eta Donibane Garaziko udalerrietako ordezkariak bildu dira.

Bilera horretako helburu nagusia, eskaintza komertzialen berri jakitea izan da, elkarren arteko ezagutzatik etorriko baita hobekuntza, tendentzien ezagutza eta helburu estrategikoen lorpena.

Topaketa horietan, komertzioaren ezagutza eta posizionamendua hobetzeko egin diren ekimen arrakastatsuak errepasatu dituzte.
 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia