Albisteak

Iparraldean
2011ko Urtarrilaren 29a

Iparraldean Euskararen aldeko konpromezua

Euskaltzaindiaren presidenteak Iparraldean, Max Brissonek, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak, Blanca Urgellek, 2007an euskal autonomi erkidegoko gobernuaren eta Frantziako administrazioaren artean lehen aldiz sinatu zen euskararen aldeko konpromezua berretsi dute eta 2016ra arteko luzapena eman diote.

Bi administrazioetako ordezkariek 2011-2016 hitzarmen markoa aurkeztu dute non azken lau urteetan egiten ari den lana berresteko ekimenak zehazten diren. "Miren Azkaraterekin sinatu genuen hitzarmena oso garantzitsua izan zen baina kolore politikoetatik at egon gaitezkeela argi utzi dugu, konfidantza, errespetua eta lana da guk mahai gainean jarri duguna" azaldu du Brissonek. "Ezberdinak gara baina nahi bakarra dugu guztiok: Bidasoaren bi aldetan euskara berpiztea eta euskaraz bizi ahal izatea" azpimarratu du kultura sailburu den Blanca Urgellek.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia