Albisteak

Plaiaundi,
2011ko Otsailaren 2a

Plaiaundi, mugaz gaindiko lankidetzaren erreferentea

Eusko Jaurlaritzak eta Littoral Basquek hitzarmena aurkeztu zuten Hezeguneen Munduko Egunean.

Ramsarreko Akordioaren Europako Koordinatzaileak, Tobías Salathék, Gipuzkoara egin zuen bisita aprobetxatu zuen mugaz gaindiko Plaiaundiko hezegune horretan egindako berreskurapen lana azpimarratzeko. Hezeguneen Munduko Egunerako antolatu zen jardunaldian, Salathé jaunarekin batera, Ingurumen Sailburuordea, Nieves Terán, Biodibertsitate Zuzendaria, German Alonso, eta Littoral Basque Ingurumenerako ekimenen Zentroko (CPIE) Georges Lafeu izan ziren.

Azken elkarte horrek eta Eusko Jaurlaritzak Mugaz Gaindiko hitzarmena lortu dutela azaldu zuten, batez ere, Txingudiko hezegunen inguruan ekimenak egin ahal izateko. Lafeuk Plaiaundiren inguruan izandako elkarlana azpimarratu zuen eta aurkeztu zuten moduko hitzarmenen garrantzia adierazi nahi izan zuen, batez ere, elkarren arteko mugan dagoen hezegunearen berreskurapenerako baita animalia eta landareen berreskurapenerako ere.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia