Albisteak

Ficobak
2011ko Otsailaren 3a

Ficobak 1,28 milioi fakturatu zituen 2010ean eta lehendabizikoz superabita lortu du

Ficobak 1,285.000 euroko dirusarrerak izan zituen amaitu berri den 2010 urtean eta aurreko urtekoarekin alderatuz %12 igo da bertako fakturazioa. Horri esker, lehendabizikoz bere historia laburrean, superabita lortu du bere kontuetan.

Bertako kudeatzaileek adierazi dutenez, "datu horiekin batera amaitutzak ematen dugu  irtenaldi fasea, urte hauetan izan ditugun azokak bertan errotu baititugu". Hasieratik antolatzen ziren azokak errotze prozesua izan dute aurten eta horren seinale da erakusleen %5aren igoera. 

Bilakaera hori beste lan arloetara zabaldu da, hau da, beste agente batzuek Ficoban antolatzen dituzten ekintzetara. 2010ean guztira 129 ekimen egin ziren Ficoban, aurreko urtean baino 18 gehiago.

"Emaitza positibo horiek" espazioaren erabilerara ere luzatu ziren, urteko 276 egunetan eikimenak izan baitzituen Ficobak, 130.000 bisitarietara iritsiz. 2009an 102.000 bisitari izan zituen Irungo mugaz gaindiko azpiegitura horrek.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia