Albisteak

PLAEk
2011ko Otsailaren 22a

PLAEk bi bisita eta Tren Garraioaren inguruko Mugaz Gaindiko eztabaida antolatuko ditu martxoan eta apirilean

Urtero bezala PLAEk bi azpiegituratarako bisita antolatu du datozen martxoa eta apirilerako eta, horiekin batera, Tren garraioaren inguruko mugaz gaindiko hausnarketa proposatuko du.

Datorren martxoaren 7an, Liverpooleko porturako bisita antolatu du bertako funtzionamendua ezagutzeko eta Europako herrialdetako beste esperientziak ezagutu ahal izateko. Eusko Jaurlaritzako, Akitaniako gobernuko eta Euskadi-Akitania Garraio plataformako hainbat kidek osatuko dute delegazioa.

Nazioarteko bisita horiez gain, Garraio Plataformak euroerregioaren inguruan beste bi bisita antolatuko ditu eta, aurten, martxoaren 14an egingo den lehendabizikoak Irun-Hendaiako tren azpiegitura ezagutzeko balioko du. Parte hartu nahi dutenek ibocka@plae.com helbidera idatziz izena eman dezakete.

Urtero legez, AETN proiektuaren testuinguruan, logistika eta garraio jardunaldiak antolatuko ditu ere PLAEk. Tren garraioaren inguruko eztabaida egingo da Donostiako Miramar Jauregian datorren apirilaren 4an.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia