Albisteak

Bidasoa
2011ko Otsailaren 18a

Bidasoa Activa eta Zaisak enpresentzako gune berri bat sortuko dute Irunen

Bidasoa Activa erakundeak Zaisako gunean enpresentzako espazio berri bat irekitzea  erabaki du. Zaisa, Irungo mugan dagoen mugaz gaindiko plataforma logistikoa da.

Bidasoa Activa erakundeak jakitera eman duenez, sortu berri diren Bidasoa inguruko dozena erdi enpresa bertan kokatuko dira otsailaren amaierarako. Interesaturik dauden enpresek ezin izango dute urte beteko ibilbidea gainditu.

Bidasoa Activako presidenteak, Goizane Alvarezek, negozioak garatu ahal izateko sustatzaileak laguntzeko eta euren enpresak sendotzeko helburuarekin egiten dela azpimarratu du.
 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia