Albisteak

Atlantic
2011ko Martxoaren 3a

Atlantic Logistic Forum 2011 a irailan ospatuko da Baionan

Eusko Jaurlaritzak eta Akitaniako Eskualde Batzordeak bultzatutako Interes Ekonomikoko Europako Elkartea den Akitania-Euskadi Plataforma Logistikoak jadanik ezarri ditu zortzigarren Atlantic Logistic Forumaren (ALF 2011) data eta kokapena. Hori irailaren 29an eta 30ean izango da, Akitaniako Baionan.

Urtero bezala, foruaren programak Herrialde Gonbidatuari buruzko gunea izango du. Aurten, ERRESUMA BATUA izango da, horren logistika ezagutzeko, itsas garraioari eta garraio iraunkorrari dagokienez. Aurten, gainera, ALF «2011, Pirinioen Urtea» ekimenaren barnean antolatutako ekitaldi ugarietako bat izango da. CTPren Partzuergoak antolatzen du hori, Pirinioetako eragile guztiak mugiarazteko, eta lurralde aberatsari, dibertsifikatuari eta dinamikoari balioa emateko.

Informazio gehiago http://www.pyrineo.eu/

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia