Albisteak

Espainiako
2011ko Martxoaren 8a

Espainiako gobernuko Sustapen Ministerioak Gasteiz eta Hendaia arteko trenbide zabalera egokituko du

Gipuzkoa eta Baiona inolako eragozpenik gabe lotzea ahaleginduko du. Espainiako Gobernuak proiektua zehazteko ikerketaren hasiera berretsi du.

Betidanik izandako ametsa beteko dela dirudi, nahiz eta bere denbora beharko duen. Abiapuntua dagoeneko finkatu da. Gasteiz eta Hendaia arteko trenibde zabalera nazioartean indarrean dagoen neurrira egokitze ikerketa hasteko ordena eman du Sustapen Ministerioak. Ikerketa horrek, datorren urtean zehar amaiturik egon daitekeena, inolako transbordorik gabe mugaren alde batetik bestera joatea ahaleginduko du.

Albiste osoa irakurri

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia