Albisteak

Europar
2011ko Martxoaren 6a

Europar Batasuneko merkatuek enpresa gipuzkoarrak suspertzen laguntzen dute

Europar Batasuneko merkatuek enpresa gipuzkoarrak suspertzen laguntzen dute Foru  Aldundiko  Ogasun  eta  Finantza  Departamentuak  landutako  “Gipuzkoa:  enpresen egoera”  hileroko txostenean jasotzen denez, 2010. urtean Europar Batasunera egindako esportazioak enpresa gipuzkoarren guztizko salmenten % 16 izan ziren. Parte-hartze hori portzentajezko bi puntutan handitu da azken urtean barrena.
Horrela, enpresa gipuzkoarren guztizko salmentak % 2 areagotu ziren bitartean, barne-mailako salmentak % -5  egin  zuten  atzera,  EBari  egindako  salmentak  %  14  areagotu  ziren  eta  munduko  gainerako  herrietara egindako salmentak nabarmen hazi ziren, zehazki, % 36. Horren  ondorioz,  barne-merkatuak  salmenta  gipuzkoarren  %  69  hartzen  du,  Batasuneko  merkatuak  lehen aipatutako % 16 eta munduko gainerako kanpoko merkatuek gainerako % 15a.

Informazio gehiago.
 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia