Albisteak

Mugaz
2011ko Martxoaren 17a

Mugaz Gaindiko lankidetza garatzeko, Miarritzeko hiriburua Donostiaren 2016ko hautagaitzara gehitu da

Miarritzeko udala Donostiaren 2016ko Europako Kultur Hiriburu izateko hiri hautagaitzara  gehitu da bertan dagoen kultur aukeren garapenean parte hartzeko.
Donostiako alkateak, Odon Elorzak, eta  Didier Borotrak, Miarritzeko alkateak, bi hiriburuen artean duten lankidetza programan sakontzeko eta areagotze hitzarmena sinatu dute.
Hitzarmen hori oso garrantzitsua da Miarritzeren kokapen estrategikoa dela eta, batez ere, Eurohiriaren garapenean eta mugaz gaindiko harremanetan. Bi hiriburuen arteko lankidetza proiektuaren barruan, surfa, ingurumen politikak eta Atlantiar Ozeanoaren zaintza, dantza eta latinoamerikako zinea izango dira lan gaiak.
Sinatutako hitzarmenaren arabera, frantziar hiriburuak Hautagaitza garatzeko eta lortzeko egingo diren hainbat ekintzatan laguntza emango du eta bere partehartzea oso aktiboa izango da.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia