Albisteak

Mugaz
2011ko Martxoaren 24a

Mugaz Gaindiko Lankidetzaren garrantzia Europar Merkatu bakarraren suspertzean

2010eko urrian, hiritarren eskubideak indartzeko eta areagotzeko neurri bereziak aurkeztu zituen Europako Komisioak.

Testuinguru horretan, eta hazkundea, lehiakortasuna eta gizarte garapena indartzeko helburuarekin, Barne Merkatuko Zuzendaritza Nagusiak Merkatu bakarraren eztabaida berrirekitzea erabaki du, zeinetan hiritartasuna eta hiritarrak oso kontuan hartuko diren. Michel Barnierrek, orain egin beharreko gai politikoa izatea nahi du eta 2010. urteko amaierarako ekintza zehatzak aurkeztu.

2010 eta 2011 urteen artean Komisioak ireki zuen kontsulta erantzun du MOT-ek, “Europaren bateratzearen motor izan daitezkeelako mugaz gaindiko lanean ari diren Europako lurraldeak”. “Lurralde horien barruan egon daitezkeen aberastasunak aprobetxatzen ari dira enpresak eta hiritarrak baina, era berean, Merkatu Bateratuak ekarri duten gabezia guztiak ere jasaten ari dira.” Kontsumitzaileei, ikasleei, bidaiariei, zerbitzu publikoei, kontratistei eta beste abar luze bati irtenbideak emateko ekimen egonkorragoak eta legeaz babestuak egon behar dira.

Artikulu guztia irakurri

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia