Albisteak

Mugaz
2011ko Martxoaren 29a

Mugaz Gaindiko Koreografia Zentroa irekiko dute Donostian

Kultura koreografikoa sustatzeko eta Donostiaren eta Biarritzen arteko "errepertorio berria" garatzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute Victoria Eugenia Antzokiak eta Malandain Balletak.

Europako lehenengo Mugaz Gaindiko Koreografia Zentroa sortzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute Donostiako eta Biarritzeko Udalek. Akordio honek Donostia eta Biarritz hirien arteko "kultura koreografikoa" suspertzea, "dantza errepertorio berria" sortzea eta "mugaz haraindiko lurraldean lankidetza lanei " hasiera ematea izango ditu helburu.

Donostiako Udalak zabaldutako oharraren arabera, Mugaz Haraindiko Koreografia Zentroaren egoitza Donostiako Victoria Eugenia Antzokia izango da eta koordinazio eta zuzendaritza lanak Biarritzeko Malandain Balletaren esku izango dira.

Dantzaz blai, Gipuzkoan
Donostiako egitarau kulturalean dantza ekitaldien kopurua handituko du ekimen berri honek. Horren adibide dira Dferian, San Telmo Museoaren inaugurazioan eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin egindako emanaldiak.

Lankidetza honek babestuta, tailerrak, ikastaroak, maisu klaseak, erakusketak, hitzaldiak, entsegu publikoak eta sentsibilizazio eta hezkuntza ekitaldiak sustatuko dituzte.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia