1. Aurkezpena

I.M. de Altuna Fundazioaren inspirazioa Ignacio Manuel de Altunaren (Azkoitia, 1722-1762) jokabide intelektual eta etikoan datza, bere aparteko formakuntza pertsonala garaiko ezagutza-zentro aurreratuenetan bilatu baitzuen, beti ere Herriaren arazoak era eraginkor eta zuhur batean konpontzeko konpromezuarekin.

Altunaren bizipenen omenez ALTUNING proiektua jaio da, gaurko gazteek beren herrietako hiritarren mesederako izan litezkeen mundu zabaleko herri aurreratuenen ideia eta instituzioak aurkitu eta ikasi ditzaten.

ALTUNING proiektua 2009-2010 kurtso akademikoan hasiko diren hurrenez hurreneko programa konkretuetan garatuko da.


2. Altuning Programaren helburua: Erasmus, Altuna eta ...Zu.


Altuna fundazioak atzerriko herrialde eta unibertsitateetan bizitzeko aukera duten pertsonengan I.M. de Altunaren izpiritua eta eredua bultzatzeko asmoa du, herri ezberdinetako ideia eta teknika onenen bila.
 

Dokumentazioa

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia