Nor gara

Kanpo Harremanetako zuzendaritza nagusiaren eginkizun nagusia Diputazioaren eskutik Gipuzkoaren presentzia bermatzea da Europako Batasuneko erakundeen, Europako Kontseiluaren, gobernu nazionalen eta antzeko beste erakunde batzuen aurrean. Era berean, gipuzkoar diasporarekiko harremanak sustatzea helburu nagusietakoa da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko departamentuaren eskutik garatzen dituen ekintza horien artean, esparrurik garrantzitsuena, Bidasoaren bi aldetako mugaz gaindiko lankidetzarena da. Hori horrela izanik, aipatu beharra dugu 1993az geroztik Euskal Eurohiriaren proiektua garatzeko Mugaz Gaindiko Agentziaren bitartez kostaldeko instituzioek egindako lana.

Era berean, Gipuzkoako Foru AldundiakPirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiarekin 1995ean sinatutako akordioa indarrean da oraindik, batez ere, elkarren artekoak diren eta mugaz gaindikoak izan daitezkeen konpetentziak garatzeko.

Azkenik, 2007. urtean lortutako akordioa azpimarratu behar dugu; Pirinio Atlantikoetako prefekturaren eta Euskal Herriko Hautetsien kontseiluaren presentziarekin Euskal Autonomia Erkidegoak, Gipuzkoako Lurralde Historikoak, Akitaniako eskualde Kontseiluak eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak Euroeskualdeko Konferentzia eratu zuten -Pirinioz gaineko Atlantiar Konferentzia gaur egun-. Erakunde horietako arduradunek elkarren arteko lankidetza hobetzea behar-beharrezkoa zela ikusi zuten, batez ere, informazioa, koordinazioa eta plangintza bultzatuz.

Hau da Kanpo Harremanetako Zuzendaritza osatzen duen talde zerrenda:       


 

                                        



© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia